Project Description

KUKU- Laboratorio de Curiosidad Digital y Comunitaria

Jakin-nahia piztea eta bizirik mantentzea digitalarekiko interesa aktibatzeko eta pertsonen eguneroko bizitzan sartzeko funtsezko tresna izan daitekeela dioen hipotesitik abiatzen den ekimena da. Horrek arrakala digitala murrizten eta, ondorioz, gizarte-kohesio handiago baterantz aurrera egiten lagunduko du.

KUKUn, adineko pertsonak dira protagonistak, pertsona guztientzako ekitate digitalaren aldaketaren eragile gisa eragiteko duten gaitasunaren kontzientzia handiagoa piztea eta ingurune hurbileko pertsona desberdinen arteko lotura berriak sortzea helburu izanik.

KUKU elkarrekin sortzeko saioen bidez garatuko da, 2023ko urritik 2024ko ekainera bitartean, Donostiako Bidebieta auzoan.

KUKU APTES Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkarteak, Donostiako Udalak, Guardaplata Adinekoen Elkarteak eta Apitropiken laguntza teknikoak sustatutako ekimena da. Partzuergoak lidergo-ereduak eraldatzen lagundu nahi du, bai eta izaera desberdineko eragileen artean banatutako lankidetza-modu horizontalak sustatzen ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa dugu, Etorkizuna Eraikiz deialdiaren bidez, baita Donostiako Udalarena ere.