Project Description

Portada de DIGITAHAL Marco para un diseño social en la digitalización

Donostiako Udalaren enkarguz, Donostia Lagunkoiarekin batera, eta PR4 Tecnología Socialarekin lankidetzan, DIGITAHALen lan egin dugu, zerbitzu, programa, proiektu eta ekimenen digitalizazioan diseinu soziala sustatzeko.

Esparru horren bidez, erakunde publikoek edo pribatuek pertsonak erdigunean jarriko dituen digitalizazioa egiten lagundu nahi dugu. Eraldaketa digitalak dauden arrakalak murriztu ditzan eta bazterkeriaren eta desberdintasunaren aurkako tresna izan dadin.

DIGITAHALek eraldaketa digitaleko prozesuetan murgilduta dauden erakunde publiko eta pribatuetako profesionalekin egindako elkarrizketatik ateratako ikaskuntzak biltzen ditu. hau da:

  • digitalizazio prozesua nola egiten ari diren,
  • zer erronkari aurre egin behar dioten
  • eta esperientzia horietatik zer ikaskuntza ateratzen ari diren.

Digitahal-ek, izenak berak dioen moduan (‘Digit’ + ‘ahal’), gakoak ematen ditu hausnarketen eta ekintzen bidez ekitate digitala sustatzeko. Digitalizazioa pertsona guztien eskura jartzearen aldeko apustua egin du Udalak.

Sartu hemen DIGITAHALen (euskarazko bertsioa).