Project Description
Zer da GizarTools?
GizarTools konponbide digitalen elkarlaneko tresna-kutxa bat eta gizarte-esku hartzeko profesionalen arteko topagune bat da.
Bere helburua aplikazio digitalak eta baliabide erabilgarriak partekatzea erraztea da, betiere erabilera-kasu errealekin lotuta, pertsonei laguntza hobea emateko asmoz.
Zer egin dezakezu plataforman?
GizarTools lankidetza-logika baten pean diseinatuta dago. Bertan, hau egin dezakezu:
- Tresnak eta erabilera-kasuak gehitu: Gehitu tresna botoiaren bidez, konponbide digitalak, baliabideak eta gaitze-agenteak igo ditzakezu. Funtsezkoa eta bereizgarria erabilera-kasua zehaztea da, beste erakunde batzuek esperientzia hori beren testuingurura egokitu dezaten. Adibide gisa: Ez da gauza bera Pinpoint “audioak testura pasatzeko” konponbide digital gisa identifikatzea, edo “taldearen koordinazio-bileretako aktak idazteko” dela zehaztea.
- Zure liburutegi pertsonalizatua sortu: Interesatzen zaizun baliabideren bat aurkitzen baduzu, gorde egin dezakezu markatzailearen ikonoa sakatuz. Horrela, zure “tresna-kutxa” pribatua sortuko duzue Nire tresnak atalean, beti eskura izateko.
- Zantzuak eta zalantzak komunitatean argitu: Nola bideratu ez dakizun behar tekniko edo sozial bat baduzu, Egin kontsulta funtzioa erabil dezakezu. Elkarreragiteko gune bat sortuko da, non beste profesional batzuek beren esperientzia partekatu eta konponbideak proposatu ahal izango dizkizuten.
GizarTools gizarte-esku hartzeari aplikatutako adimena kolektiboa da. “Nola egiten dugun” partekatzeko gunea da, guztiok urrunago irits gaitezen.

Nortzuk dute GizarToolsera sarbidea?
Gizarte-esku hartzean arlo digitalak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi dituztenek, denborak liberatzeko eta eragina areagotzeko:
- APTESeko pertsona eta erakunde bazkideak.
- APTESek garatutako Gizarte-esku hartzeak garatzeko Gizarte Teknologo prestakuntza-espezialitatea duten pertsonak.
- Gizarte-esku hartzeak garatzeko Gizarte Teknologoa txertatzeko Erakunde Azelerazio prozesuan parte hartu duten erakundeetako profesionalak.
Egin zaitez APTESeko bazkide GizarToolsera sartzeko!