APTES 2020ren Batzar Nagusia 2020ko maiatzaren 27an, asteazkenarekin, bildu da, 16:00etatik 17:30era, gai-zerrenda honekin:
- Irakurri eta onartu aurreko Ohiko Batzar Nagusiko akta.
- 2019 Urteko txostena eta kontuak.
- 2020ko kudeaketa planaren eta aurrekontuaren aurkezpena.
- Zuzendaritza Batzordea hautatzea 2020-2024
- Galde-eskeak.
Zati formala amaitutakoan, gai hauei buruzko hitzaldi-eztabaida partekatuko dugu:
Aldaketa soziala eta teknologia: APTESen eginkizuna.
Aurreko hilabeteetan bizi izan ditugun eta hemendik aurrera biziko ditugun gizarte-aldaketek ezinbesteko egiten dute APTESek post-Covid19 testuinguruan zainketari, osasunari, hezkuntzari, hirugarren sektoreari eta abarri dagokienez izan dezakeen eta jokatu behar duen papera irudikatzea, eremu garrantzitsu batzuk aipatzearren. Gogoeta hori APTESen 2021-2024 Plan Estrategikoaren hasiera gisa planteatu dugu, urte honen bukaera arte egingo dugun prozesu batean.