Testuinguru aldakor eta zorrotz batean, gailuak, aplikazioak eta teknologiak etengabe agertzen direla, Hirugarren Sektore Sozialak (HSS) ahalik eta koherentzia eta eraginkortasun handiena bilatu behar du bere ekintzarekin. Zifrek hala eskatzen dute: Euskal BPGren % 2,3 da, 38.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu, eta 160.000 boluntario inplikatzen ditu.
HSSren koherentzia eta eraginkortasuna areagotzeko, beharrezkoa da aro digitalak dakarren eraldaketari buruzko barne-gogoeta egitea, eta soluzio digitalak garatzen dituztenek eskura dituzten teknologiei, eskaintzen dituzten aukerei, arriskuei, finantzaketa-aukerei eta laguntza espezializatuari buruzko ezagutza izatea.
APTES, Ideable, Lotura eta PR4 erakundeek topaketa bat antolatu dugu, eta bertara gonbidatu ditugu bai HSSko erakundeak, bai soluzio digitalak garatzera bideratutakoak. Jardunaldiaren helburua hausnarketa horretan laguntzea eta ekintza bultzatzea da, digitalizazioarekin bizitako esperientziak partekatuz.
HSSko erakundeek topaketa honetatik eraman zaitzaten nahi dugu:
- Ekintza digitalizatzeko orduan nondik hasi jakitea,
- Beste erakunde batzuk nola egiten ari diren ezagutzea, eta
- Zein finantzazio eskura daitekeen identifikatzea.
Eta soluzio digitalak garatzen badituzue, aukera hauek izango dituzue:
- Digitalizazioaren erronkaren aurrean HSSa nola mugitzen ari den ezagutzea, eta
- Zuen produktua edo zerbitzua hobeto bideratzea HSSren beharretara.
Goiz bat aurreikusi dugu, eta honako hauek izango dira:
- 10.00 – Ongi etorria. Nor gara eta zergaitik ekitaldi hau gaur? Ideable y Lotura
- 10.15- Leyre Madariaga-Eraldaketa digitalaren eta ekintzailetzaren zuzendaria (Eusko Jaurlaritza) eta Lucía Merino (Eraldaketa digitalaren eta ekintzailetzaren zuzendaria)
- 10.30- Hirugarren sektoreko aro digitalean eraldatzeko esparrua. Santi Pisonero (PR4 Gizarte-teknologia) eta Adriana Martínez (APTES).
- 11.00 – Esperientziak.
- 1 go MAHAIA “Eraldaketa estrategiatik” – Dinamizatzailea: Iñaki Bartolomé (Ideable)
- Noelia Moyano (Agintzari)
- Karmele Acedo (Grupo SSI)
- Argi Gastaka (Gureak)
- 2. MAHAIA. “Digitala eta pertsonenganako orientazioa” – Dinamizatzailea: Idoia Soto (Lotura)
- Pablo Ruiz Errea (Bizitegi)
- Enara Solaberria (Nagusilan)
- Lola Boluda (Ongi etorri eskolara-Elkarrekin S.coop.)
- 1 go MAHAIA “Eraldaketa estrategiatik” – Dinamizatzailea: Iñaki Bartolomé (Ideable)
- 12.15 Networking
Eguna: 2022ko irailaren 21a
Ordua: 10.00-13.00
Tokia: Ensanche Merkatua, 11 Zabalgune Plaza, 48001 Bilbo