APTES 2020ren Batzar Nagusia 2020ko maiatzaren 27an, asteazkenarekin, bildu da, 16:00etatik 17:30era, gai-zerrenda honekin:

  1. Irakurri eta onartu aurreko Ohiko Batzar Nagusiko akta.
  2. 2019 Urteko txostena eta kontuak.
  3. 2020ko kudeaketa planaren eta aurrekontuaren aurkezpena.
  4. Zuzendaritza Batzordea hautatzea 2020-2024
  5. Galde-eskeak.

Zati formala amaitutakoan, gai hauei buruzko hitzaldi-eztabaida partekatuko dugu:

Aldaketa soziala eta teknologia: APTESen eginkizuna.
Aurreko hilabeteetan bizi izan ditugun eta hemendik aurrera biziko ditugun gizarte-aldaketek ezinbesteko egiten dute APTESek post-Covid19 testuinguruan zainketari, osasunari, hezkuntzari, hirugarren sektoreari eta abarri dagokienez izan dezakeen eta jokatu behar duen papera irudikatzea, eremu garrantzitsu batzuk aipatzearren. Gogoeta hori APTESen 2021-2024 Plan Estrategikoaren hasiera gisa planteatu dugu, urte honen bukaera arte egingo dugun prozesu batean.

Lekua: https://meet.jit.si/APTES

Egiazta ezazu zure asistentzia.