Logo de Begiztek

APTESek Begiztek, Giza Teknologiaren Behatokia, sortzeko prozesua hasi du.

Begiztek soluzio teknologikoei eta horiek erronka sozialetan ezartzeko moduari buruzko informazioa jasotzeko eta ezagutza eta iritzi kualifikatuak eskuratzeko gunea izatea nahi dugu. Erreferenteak izan nahi dugu Euskadiko teknologia sozialari buruzko informazioaren, iritziaren eta aukeren arloan.

Begiztek behatokiak nolabait ere lotu egin nahi ditu zainketa teknologikoa eta hainbat esparru eta erakundetatik egiten den zainketa soziala. Horrez gainera, erronka sozialei buruzko balioko iritzia ere sortu nahi du, eta erronka horiek inspirazio-iturri, erantzukizun sozial eta merkatu-aukera bihurtu nahi ditu teknologia ezartzen eta garatzen dutenentzat.

Horretarako, Begiztek behatokiaren bertsio sortu berriak bi ardatzen inguruan lan egingo du 2020an: alde batetik, www.begiztek.org web-orriaren beta bertsioa jarriko du abian, eta bertan teknologiak eta informazioa bilduko dira. Eta, beste alde batetik, Begiztek-kafe jarriko du abian. Goizeko kafe baten inguruan egingo den topaketa hori Gizarte-kohesioari eta Teknologiari buruzko gaiak eztabaidatzeko interesa duten erakunde eta profesionalentzat egongo da zabalik. Topaketa horiek ibiltariak izango dira, Euskadin barrena hedatuko dira, eta gure asmoa da gai jakinei buruzko eztabaidak egitea eta aztertutako gaiari buruzko agiri labur bat sortzea Begiztek hornitzeko.

Sortze-prozesuari Donostian ekingo diogu datorren martxoaren 3an, 9.00etatik 11.00etara bitartean. Lehenengo topaketa horretan Begiztek behatokiaren hasierako urratsak aurkeztuko dira, eta egunerokotasun handiko gai bati buruz,  nahi ez den bakardadeari buruz, gogoeta egingo da, honako izenburu honen pean: “Nola lagundu dezake teknologiak nahi ez den bakardadea leuntzen?”

Gurekin egon nahi baduzu, garrantzizkoa da aurretik izena ematea hemen klikatuta.