APTESentzat poztasun handia da EuskoFederpen bazkide diren entitate ezberdinen sare izatera sartu dela komunikatzea.

1980tik, Euskadiko pentsiodunen eta erretirodunen elkarteak koordinatzeko eta ordezkatzeko lan egiten du EuskoFederpenek.

Euskal Herriko lurraldeetako pentsiodunen eta erretirodunen egoera, eskubideak eta zerbitzuak hobetzeko ahal den guztia egiten du.

EuskoFederpenek hiru kide ditu: Araba, Bizkaia (Nagusiak) eta Gipuzkoako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak.

EuskoFederpenen helburuak demokrazia parte-hartzailearen printzipioarekin pertsonen eta taldeen autonomia, parte-hartzea eta jabekuntza sustatzea dira.

Adinekoek gaitasun onenak gara ditzaten eta, ahal den neurrian, eragiten dieten gaiei buruz erabaki dezaten lan egiten da.

APTESentzat EuskoFederpenen bateratzeak proiektu eta lankidetza ekimen ezberdinen garatzea suposatzen du, bai diseinu soziala, bai teknologia soziala parte izanik, izan ere, elkarte bezala, funtsezko elementu baitira.