Pertsonekin esku-hartze soziala analogikoa da… baina digitala ere bada!
Horregatik, ezinbestekoa da gizarte-arloko profesionalak Gizarte Teknologo gisa espezializatzea. Baina garrantzitsua da, era berean, gizarte-erakundeen antolaketa-ingurunea bizkortzea, arlo digitalak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko.
Erakunde-azelerazio hori Euskadiko 15 erakunderekin burutu dugu azken urtean, eta 2026an ere egingo dugu, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lana eta Enplegua Sailaren enkarguz eta Grupo SSI | Servicios Sociales Integrados -ekin elkarlanean.
Hori dela eta, topaketa hauetara gonbidatzen zaitugu:
✅ Erakunde-Azelerazioaren emaitzak eta ikasitakoak partekatzeko.
✅ 2026ko Erakunde-azelerazioaren ediziorako plana aurkezteko.
✅ Aldaketa honen parte izan nahi duten bazterkeria, desgaitasun edota mendekotasun arloetako erakundeekin harremanetan jartzeko.
📍 Topaketak (9:30 – 11:30):
Bilbo: Martxoak 23 (Ensanche Eraikina, Ensanche Plaza 11).
Donostia: Martxoak 24 (Miramon Parkea, Mikeletegi Pasealekua 53).
Vitoria-Gasteiz: Martxoak 25 (Hibridalab, Miguel de Unamuno 1).
⚠️ Ezinbestekoa da asistentzia konfirmatzea martxoaren 17a baino lehen, hemen: https://lnkd.in/eRBAdHek