
Gizarte-arloan egiten duzu lan eta aldaketa teknologikoaren buru izan nahi duzu? Zatoz Nazareten ikastarora eta eskuratu jardun profesional seguru, eraginkor eta arduratsu baterako beharrezkoak diren gaitasunak.
Zer ikasiko duzu?
• Gizarte Esku-hartzean erabil daitezkeen konponbide eta baliabide digitalak esploratzea.
• Pertsonen behar eta gaitasun digitalak identifikatzea.
• Konponbide digitalak gizarte-laguntzan integratzea.
• Gizarte Esku-hartzean erabilgarriak diren baliabide pedagogikoak diseinatzea.
• Zerbitzu digitalen diseinu sozialean laguntzea eta ekitate digitala sustatzea.
Nazaret -ek eskainitako prestakuntza, APTES- Asociacion para la Promoción de la Tecnología Social-ek diseinatua eta Lanbide-k finantzatua.
Datak: 2026ko apirilaren 14tik ekainaren 18ra.
Ordutegia: Astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 13:00etara.
Iraupena: 80 ordu.
Lekua: Aldakonea 36, Donostia.
Informazio guztia hemen: https://lnkd.in/e8tNbgS3