Gaur egun, inguru digitalean sortutako komunikazioak presentzia handia dugure bizitzan. Gehien bat sare sozial eta dokumentu digitalen bidez lortzen dugu informazioa, erosten dugu, formatzen gara etab.

Munduan gutxi gorabehera 285 milioi daude desagaitasun bisualarekin (OME),Europan ia 30 milioi (European Blind Union) eta Espainian, ia milioibat (INE). Egun, itsutasuna eta ikusmen murriztua gorantz doaz bifaktoregatik: biztanleriaren zahartzeagatik eta begien patologiekinerlazionatuta dauden gaixotasun kronikoen nagusitasunagatik, halanola, makulako endekapena edo erretinopatia diabetikoa.

 Irisgarritasuna ez da arkitektura-oztopoak ezabatzea bakarrik, zerbait gehiago da. Ondo komunikatzen jakitea da. Batez ere ingurune digitalak gure egunerokotasunean hain presentzia garrantsitsua duen momentuan. 

Ikastaro honekin ikasleek modu barneratzailean komunikatzen ikasiko dute eta ideiak, aktibitatea, produktuak edo zerbitzuak ezagutaratzeko tresnak  antzematen.

Helburu orokorra: Pertsona itsu eta ikusmen murriztua dutenentzat eduki irisgarriak nola egin ezagutzea.

Helburu zehatzak: 

  • Irisgarritasunari buruzko ideiak ezagutarazi.
  • Desgaitasun bisualaren mundua ezagutu eta itsutasuna eta ikusmen murriztua bereizi.
  • Pertsona itsu eta ikusmen murriztukoentzat dokumentu elektroniko eta paperezko irisgarriak sortzen ikasi.
  • Sare sozialetan eduki irisgarriak nola sortu eta argitaratu ezagutu.

Datak: 2018/11/12 – 2018/12/03

Iraupena: 10 ordu.

Hizkuntza: Gaztelania.

Prezioa: 25 €