Project Description
APTES, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Enplegu Sailburuordetzaren bultzadarekin eta ZainLab-en esparruan, Euskadiko gizarte-ekintzaren eremuko erakundeei laguntzen ari da antolaketa-bizkortze prozesu batean. Helburu nagusia Gizarte Teknologoen figura hedatzea da. Ekimen hau APTESeko bazkide den SSI Taldearekin batera garatzen da.

Zertan ari gara?
Euskadiko 15 gizarte-erakundetan hausnarketarako gune bat sortzen ari gara, honako hauetarako:
Aro digitalak erakunde bakoitzaren gizarte-ekintzan nola eragiten duen pentsatzea, bai pertsonei laguntzean, bai barne-kudeaketan.
Gizarte Teknologoaren figurak erakunde bakoitzaren egunerokotasunean irtenbide digitalen aukerak aprobetxatzeko urratsak ematen nola lagun dezakeen identifikatzea.
Zer lortzen du gizarte-erakunde bakoitzak?
Parte hartzen duten erakundeak prozesu bat egiten ari dira eta txosten pertsonalizatu bat jasotzen dute:
Parte-hartze Prozesu bat: Egunerokotasunetik irtenda eta APTESek dinamizatutako parte-hartze prozesu bat eginez, irtenbide digitaletan eta antolaketa-jardueran ardaztutako elkarrizketak ahalbidetzen dituena.
Ekintza-aukerak biltzen dituen txostena: Epe labur eta ertainean ekintza-aukera zehatzak jasotzen dituen dokumentua, profesionalen antolaketa eta trebakuntza digitalera bideratuak, laguntzen duten pertsonengan eragin positiboa izateko.

Nola ari gara?
Prozesua 4 orduko bi saiotan egiten da, eta saio horietan APTESek garatutako bi material erabiltzen dira:
Hirugarren Sektore Sozialaren Aro Digitalean Eraldatzeko Esparrua.
Prestakuntza-espezialitatearen oinarri diren gizarte-teknologoen lanbide-figuraren funtzioak. SSCG0103 Especialidad Tecn贸logo_a Social
Prozesu osoa % 100ean finantzatuta dago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Enplegu Sailburuordetzari esker.