Duela hilabete batzuk ekin zion Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak, Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzaren bitartez eta APTES eta Home Care Lab (SSI Taldea) erakundeen lankidetza exekutiboarekin, esku-hartze sozialak garatzeko Gizarte Teknologoaren  Prestakuntza Espezialitatea diseinatu, garatu eta pilotatzeari. Helburu honekin: zuzeneko esku-hartze sozialean lan egiten dutenei Gizarte Teknologiako gaitasunak ematea.

Prozesu horretan zehar landa-lan sakona egin dugu, eta profesionalen testigantzak jaso ditugu. Horrez gain, prestakuntza-ekintzak pilotatu ditugu, bai espezialitatekoak, bai prestatzaileentzako irakaskuntzarakoak. Horren guztiaren ondorioz, bi espezialitateak eskuragarri daude jada SEPEren eta Lanbideren espezialitateen katalogoan.

Esku-hartze sozial publikoko, Hirugarren Sektore Sozialeko eta pribatuko profesionalekin partekatu nahi dugu ekimena zertan oinarritu den, nola garatu den eta zer ondorio atera ditugun. Gainera, emango dugun hurrengo urratsa zein izango den ere kontatu nahi dizuegu, helburu gisa Euskadiko esku-hartze sozialeko erakundeetan Gizarte Teknologoen hedapena bultzatzeko antolakuntza-azelerazioa izango duena.

Donostia: apirilak 8, 9:00-11:00, Eureka Museoa.

Gasteiz: apirilak 9, 9:00-11:00, Hibridalab.

Bilbo: apirilak 10, 12:00-14:00, Yimbi Sota.

Izen ematea esteka honen bidez apirilaren 4a baino lehen.