Personas sentadas atendiendo a un ponente. Bilbao 23/3/2026.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren bultzadari esker, ZainLab proiektuaren esparruan eta SSI Taldearekin elkarlanean, martxoaren 23, 24 eta 25ean gizarte-ekintzako erakundeak bizkortzeko 2025ean egindako prozesuaren ondorio nagusiak aurkeztu ditugu hiru lurraldeetan, gizarte-teknologoaren figura profesionalari dagokionez.

Personas sentadas atendiendo a un ponente. Donostia 24/3/2026.

Ibilbide honek aukera eman digu gizarte-arloko 49 erakunde baino gehiagorekin honako hauek partekatzeko:
✅ Gizarte Teknologoaren figura profesionala: nor den, zer egiten duen eta horri lotutako prestakuntza-espezialitatea.
✅ 2025ean 15 erakunderi eta 86 profesionali egindako akonpainamenduaren emaitzak: erakunde bakoitzaren une digitalaren diagnostikoa,  Gizarte Teknologoaren funtzioei lotuta jada egiten dituen ekintzak eta egin ditzakeenak.
✅ 2026an Euskadiko 15 erakundetan  Gizarte Teknologoaren figura hedatzeko Erakunde-Azelerazioaren edizio berri batean parte hartzeko aukera: barne-elkarrizketa bat, APTESek erraztua, hausnarketa pausatua eta plangintza egiteko espazioa eskaintzen duena, etorkizunera begira urratsak zehaztu ahal izateko.

Aurkezpen horietan, desgaitasunaren, mendekotasunaren eta bazterkeriaren eremuko 50 profesional baino gehiagok esperientzia bertatik bertara ezagutu dute, eta baieztatu dute ezinbestekoa dela gizarte-teknologo gisa espezializatzea esku-hartze sozialak garatzeko.

Personas sentadas atendiendo a un ponente. Gasteiz 25/3/2026.