Logo ASMOZ

APTESentzat poztasun handia da Asmoz Fundazioa bazkide diren entitate ezberdinen sare izatera sartu dela komunikatzea.

Asmoz, 2002an Eusko Ikaskuntzaren babespean eta EHUko irakasleen bultzadari esker sortutako fundazioa da, eta Euskal Herriko on-line formakuntzan aitzindaria.

Bere ia 20 urteko ibilbidean, estatuko zein nazioarteko unibertsitateekin lankidetza-hitzarmen ugari sinatu ditugu, baita arlo publiko zein pribatuko bertako bazkide eta bezeroen zabalkundea, lehiakortasuna eta helburuak bultzatu nahian, metodologian eta teknologian berritzaileak diren prestakuntza konponbideak abiarazi ere. Formakuntza-proiektu guztiak modu pertsonalizatuan egiten ditugu aldez aurretik zehaztutako helburuak erdiesteko eta elkarrekin ikasketa prozesua guztiz eraginkorra izan dadila lortu dezagun.

Asmoz APTESeko bazkide gisa sartzeak lankidetza estuko ibilbidea finkatzea dakar, Ikus-entzunezko Irisgarritasunaren, Sare Sozialen Irisgarritasunaren edo adimen-urritasuna duten pertsonentzako I+G+Bko tokiko eta mugaz gaindiko proiektuen inguruko online prestakuntzako ekimenetan.