Zerbitzuak, produktuak, programak eta ekimenak digitalizatzen ditugu. Baina, pertsona guztiengana iristen ari al dira murgilduta gauden eraldaketa digitalak eskaintzen dituen aukerak?
Egunetik egunera ikusten dugu aurrerapen teknologiko azkarrek gure eguneroko bizitzako hainbat alderditan eragiten duten bitartean, pertsona askorentzat eta hainbat arrazoirengatik (adina, generoa, errenta, ikasketa-maila, bizilekua, motibazioa…) digitalizazio-prozesu gero eta handiago horrek bazterketa-egoerak eta desberdintasunen areagotzea dakarrela.
Datorren urriaren 25ean, San Telmo Museoan, Donostia Lagunkoia eta APTESetik, Ekitate Digitala kontzeptuari buruz hausnartu nahi dugu, eta estrategia kolektiboak modu kolektiboan eraikitzeko espazio bat sortu nahi dugu, pertsona guztiek konponbide digitalek eskaintzen dituzten aukerak modu ekitatiboan eskuratzeko eta mundu digitalean modu eraginkorrean parte hartzeko proiektuak eta ekimenak diseinatu ahal izateko.
Horretarako, adinekoekin garatutako proiektu eta praktika batzuetatik ateratako ikaskuntzak hartuko ditugu kontuan; izan ere, badakigu, testuinguruak sortzen direnean eta hori errazten duten dinamikak eta metodologiak erabiltzen direnean, adinekoek, beren aniztasunean, pertsona guztientzako ekitate digitalaren aldaketa-eragile gisa eragin dezaketela. Cristina Aranda Gutiérrez izango dugu hizlari, Big Onion, Mujeres Tech eta ELLIS Alicante zentroen sortzaileetako bat. Cristina hainbat erakundetako teknologiari eta aniztasunari buruzko aholkularia da, eta 2018tik sektore digitalean jarraitu beharreko erreferentetzat hartu izan da.
Urriak 25, asteazkena/ Miércoles, 25 de octubre
9:15-14:00
San Telmo Museoa
PROGRAMA: 09.15-9.30 Harrera 09.30-9.45 Ongietorria. Zergatik jardunaldi hau? 09.45-10.30 Cristina Aranda-ren hitzaldia, CEO Big Onion. 10.30-11.15 Ekitate Digitalean laguntzen duten ekimenak [Kafea Alexarekin, Teknosaltserak, etab.] 11.15-11.45 Kafea 11.45-13.50 Tailerra: nola garatu ekimen horiek beste gune batzuetan? 13.50-14.00 Itxiera |
Izen ematea/Inscripción:
https://forms.gle/