Hilabete gutxitan tresna digitalak euskarri baztergarriak izatetik eguneroko bizitzarako ezinbesteko elementutzat hartzera igaro gara. Bideo-deiak eta mezularitzako edo zerbitzuetako aplikazioak -on line bankua, adibidez- izugarrizko aliatuak bihurtu dira pandemia garaian.
Horrek ez du desberdintasunik egin pertsona-taldeen artean. Sexuaz, adinaz edo prestakuntzaz aparte, tresna horiek inoiz baino gehiago erabiltzen direla frogatu da. Adineko pertsonentzat, Covid19aren osasun- eta gizarte-krisia su-proba hutsa bihurtu da alderdi askotan, baita erabilera digitaletan ere. Izan ere, erabilera digital horiek bultzatu egin dira, gaur egungo egoera bereziak ezarritako mugak direla eta.
Egia da gailu eta aplikazio digitalek adineko pertsonen autonomia eta gizarte-loturak indartzen laguntzen dutela, baina, gaur egun, oso gutxi dakigu teknologiarekin duten harremanari buruz, zein diren haien gaitasunak, grinak edo kezkak.
Horregatik, APTESen errealitate horietara lehen hurbilketan lan egin dugu, Gipuzkoako adinekoen trebetasun digitalak, erabilerak eta zailtasunak ezagutzeko. Gure helburua da pertsonak konektatutak mantentzen dituzten gaitasun digitalak lortzen laguntzea, inor atzean utzi gabe, tresna horien diseinu egoki baten alde lan eginez.
Proiektua Kutxa Fundazioak finantzatu du, eta beharrezkotzat jotzen du adinekoei eta haien gizarte lotura digitalari buruzko ezagutza berrantolatzea. Izan ere, kontuan hartu da euskal erakunde nagusien nahia dela adineko pertsonentzako gizarte kohesionatuak, parte-hartzaileak eta lagunkoiak eraikitzea.
Ikusi nola egokitzen diren aldaketa kultural eta digital horiek adineko pertsonek nahi eta behar dutenarekin, txosten osoa hemen deskargatuz. Infografiahau ere kontsulta dezakezu.