Imagen del Pacto Prodata Gipuzkoa

DATUEN ERABILERA ARDURATSUAREN ALDE

Laugarren Iraultza Industrialean murgilduta gaude, digitalizazioan oinarritutako ekonomia- eta gizarte-aldaketa sakon batean, eta datuak dira horren erregai nagusia. Hala ere, oraindik gizartean ezjakintasun handia dago datuen erabilerari buruz, horien aukerei, balizko onurei eta arriskuei buruz, eta horrek datuak erabiltzearen eta berrerabiltzearen arriskuei buruzko pertzepzio desitxuratua eragiten du, ekonomia- eta gizarte-ikuspegitik ematen duen balio-katea kontuan hartu gabe.

Horregatik, Pacto Pro Data Gipuzkoa Itun hau, ‘Eta orain, zer’ ekimenaren komunitateetako batean egina, jakintza-arlo anitzeko ekimen irmoa da, gizartean konfiantza sortuko duen eta pertsonengan ardaztuko den datuen erabilera sozialki arduratsua sustatzeko, 3 printzipio etiko sendotan oinarrituta: segurtasuna eta babesa, pribatutasuna bermatuz; inklusioa, ekitatea eta gardentasuna sustatzea; eta ingurumena eta etorkizuneko belaunaldiak babestea.

Txetxu Ausin CSICeko eta Globernanceko ikertzaileak eta Alberto Sotomayor Kutxa Fundaziokoak koordinatu dute lana, eta 11 pertsonaren ezagutzan eta esperientzian oinarritu da; hauek dira pertsona horiek: gaian adituak diren Miren Gutierrez, Iñaki Pariente eta Jorge Campanilla; Gipuzkoako Foru Aldundiko Datuak Babesteko ordezkaria, Mikel Ulacia; enpresa teknologikoen ordezkariak: Cristina Murillo, GAIA klusterrekoa, Iñaki del Río, Ibermaticakoa, eta Arantxa Renteria, Tecnaliakoa; erreferentziazko bi erakunde soziosanitariotako zuzendariak: Ander Urrutikoetxea, Onkologikoakoa, eta Gerardo Amunarriz, Matia Fundaziokoa; eta gizarte-erakundeetako ordezkariak: Consuelo Cid, Nagusilanekoa, eta Adriana Martínez, APTESekoa.

Horiek guztiek, hilabeteetako azterketa eta lanaren ondoren, oinarrizko 3 ekintza proposatzen dituzte:

1. Prestakuntza eta sentsibilizazioa. Herritarren ahalduntze teknologikoa bultzatzeko, datu pertsonalen babesa azpimarratuz eta, aldi berean, datuak behar bezala eta errespetuz tratatzeak ikerketa biomediko, osasun, administrazio-kudeaketa, gizarte-zerbitzu, egoera ahulean dauden kolektiboentzako arreta, garapen ekonomiko, berrikuntzara eta abarretarako –guztion onerako, alegia- eskaintzen dituen aukerak azpimarratuz.

2. Eragin etikoaren ebaluazioak. Datuetan oinarritutako proiektu eta ekimen orok alborapenak eta diskriminazioak saihestu ditzan, haien balio-katea eta gizarte-eragin positiboa zehaztuz.

3. Pro Data Commons Plataforma sortzea. Datuetan oinarritutako proiektuak bultzatu, erraztu eta komunikatzeko, instituzio, erakunde, ikerketa-zentro, enpresa eta herritarren entitateak konektatuzdatuaren ekonomia zirkularra bultzatzeko helburuarekin.

Big Datak guztion onerako duen gaitasunean sinesten duen horietako bat bazara, Itunarekin bat egitera gonbidatzen zaitugu, HEMEN sinatuz.